Bihar Ereñotzun egingo den bileran emango zaio amaiera Auzo Birari

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 29a, 00:00

Bere amaierara iritsi da Auzo Bira, eta bihar izango du zazpigarren, eta azken bilera. Ereñotzuko ludotekan elkartuko dira Hernaniko Udala eta Ereñotzuko eta inguruko herritarrak.

Bilera honetara gonbidatu  dituzte honako auzoak: Epele bailara, Lastaola, Ereñozu bailara eta Pagoaga bailara. Arratsaldeko 19:15etan hasiko da bilera eta 20:45ak arte luzatuko da. 

Proposamenak jasotzeko tartea izango dute herritarrek, Gobernu Planaren jarraipena egin eta Hernaniko eremu bakoitzari dagozkion proiektu eta egitasmoetan sakonduko dute. Bileran izango dira: Xabier Lertxundi alkatea eta Aitor Lukas partaidetza zinegotzia. 

Hilabete oparoa izan da bilerei dagokionez eta Udalak bileren inguruko balorazioa egingo du aurrerago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!