'La bastarda de Estambul', gaur udal liburutegian

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 29a, 00:00

Udal liburutegian La bastarda de Estambul liburuaren literatur solasaldia izango da gaur, 19:00etatik aurrera. Gazteleraz Slawka Grabowskak gidatuko du Eli Shafak idazlearen liburuaren inguruko solasaldia. Liburuan Arizonako neska gazte bat lehen aldiz joango da Istanbulera bere armeniar familiaren jatorria ezagutzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!