Osiñagako auzo elkartearen bilera, igandean Arriatzun

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 28a, 00:00

Igandean Osiñaga auzoko elkartearen bilera izango da Arriatzu eskolan, eguerdiko 12:00etan. Urtearen hasierako bilera honetan ondorengo gai hauek jorratuko dituzte: Iazko urtearen balantzea, 2024 urtean egindako lanaren balorazioa eta kontuen azalpena; 2025 urterako egutegia, jaiak, bilerak, proiektuak, e.a. finkatzea eta lanean hastea; Auzoaren beharrak, auzoan dauden beharrak eta bestelakoak, Udalari bideratzeko, eta egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!