Mozorroak sortzeko saioa, larunbatean Autokonponketa Tailerrean

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 28a, 00:00

Inauteriak ate joka dauden honetan, Autokonponketa Tailerrak (Oleta, 25) etxean ditugun soberakinekin mozorroak egiteko tailerra eskainiko du datorren larunbatean (otsailak 1, 10:30-13:00). Tailerra dohainik izango da, baina plazak mugatuak direnez, aldez aurretik izena eman beharko da konpondu@hernani.eus-era idatzita edo 688 67 59 64 telefonora deituta. Tailerra euskeraz izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!