Portaletera eski irteera, asteburu honetan

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 28a, 00:00

Portalet -eko mendiak.

Mendiko eskiak eta erraketak erabiliko dituzte asteburuan zehar. 

 

Mendiriz Mendiko kideak aurten, berriro ere, helduentzako eskiko irteera antolatzera animatu dira. Eski irteera datorren asteburuan izango da Portaleten, larunbatean eta igandean. Mendiko eskiak eta erraketak erabiliko dituzte eta bainuetxera ere joango dira. Gaua Piedrafita eta Jacako aterpean egingo dute.

Lehenengo egunean, larunbatean, mendiko eskia eta errakatekin ibiliko dira Portaleten. Bigarren egunean, eguraldia eta jendearen mailaren arabera, Portaletera edo Panticosako bainuetxera joango dira.

Goizeko 06:00etan izango da irteera Atsegindegitik. 90 euroko prezioa du irteerak bazkideentzako eta 100 euro bazkide ez direnentzat. Prezioan bidaia (autobusa) eta aterpean pentsio erdia sartzen dira. Materialaren alokairua, forfaita edota janaria norbanakoaren esku geratzen da.

Informazio gehiago: www.mendirizmendi.com webgunean eskuratu daiteke, baita elkarteko bulegoan (Iturregi) eta 943 332 745 zenbakian. Bertan eman behar da izena eta apuntatu irteerarako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!