Hernanik garaipena Berriozarren, Navarvoley B taldearen kontra

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 28a, 00:00

Oso partidu gogorra eta luzea jokatu zuen Hernanik, mutilen Euskal Ligan, igande goizean Berriozarren. Navarvoley B taldea zuten kontrario, eta 1-3 nagusitu ziren hernaniarrak. Aurreneko jokotik gogortu zen partidua, pare-parean iritsi baitziren azkeneko tantoetara: 27-29ra arte luzatu zen jokoa, eta puntu garrantzitsua eskuratu zuten hernaniarrek. Bigarrena 19-25 irabazi zuten, baina nafarrek eskuratu zuten hirugarrena (26-24) beste joko gogor batean, eta laugarrenean ziurtatu zuen garaipena Hernanik (21-25).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!