Neska promesak laugarren Zarautzen, enbataren aurretik

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 28a, 00:00

Infantilen eta promesen estropadak jokatu zituzten, baina enbataren eraginez estropada bertan behera utzi behar izan zuten ondoren.

 

Ez zen estropada erraza izan larunbatekoa, Zarautzen, Gipuzkoako Batel Ligan. Hiru mailatako txandak jokatu ahal izan zituzten, baina estropada bertan behera utzi behar izan zuten ondoren, enbataren eraginez.

Hori horrela, Hernaniko bi batel soilik aritu ziren lehian. Neska promesetan, laugarren postua lortu zuten. Tolosaldeak tarte zabalarekin irabazi zuen, baina Hibaika bigarrena eta San Juan hirugarrena gertu izan zituzten hernaniarrek, segundu gutxira. Hala ere, lidertzari eutsi dio Hernanik, zazpigarren sailkatu baitzen Zumaia, haiekin berdinduta zegoena. Hiru punturen aldea dauka orain zumaiarrekin, eta lau punturena Tolosaldearekin.

Mutil infantilen kategorian, berriz, talde mixtoa osatu zuen Hernanik, eta laugarren sailkatu ziren haiek ere, Zarautz B irabazleak baino 36 segundu gehiago behar izanda.

Trintxerpen izango dute laugarren jardunaldiko estropada, datorren igandean, 10:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!