Iruditan

Kontzertu goxoa Ahots Hutsez taldearekin... haize-kolpeak gorabehera

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 26a, 18:32

Ahots Hutsez taldearen kontzertua izan da gaur eguerdian, Milagrosa kaperan. Bertaratu diren dozenaka herritarren erdi-erdian jarri da boskotea, giro goxoan eskaintzeko bere piezak. Ahots hutsez aritu dira, taldearen izenak dioen bezalaxe, musikaren laguntzarik gabe. Musikarik gabe bai, baina zaratarik ez dute falta izan tarteka: haize bortitzak kolpe gogorrak jo ditu kaperaren kontra, eta traba pixka bat egin du emanaldian. Edonola ere, umorez hartu dute haizearen kontua boskoteak eta entzuleek, eta kontzertu politaz gozatu dute denek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!