Preso eta iheslarien alde, azken ostiraleko kale buelta egingo dute urtarrilaren 31n, iluntzeko 20:00etan, Plazatik abiatuta. Hernaniko Sarek eta Etxeratek azaldu dutenez, hilabete honetan herriko kultur eragileak izango dira protagonista, eta herritar guztiei luzatu diete parte hartzeko gonbitea.