Auzo Biraren azkenaurreko saioa gaur, Lizeagan

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 27a, 00:00

Auzo Bira egiten ari da Hernaniko Udala, gobernu planaren egoera herritarrekin partekatzeko. Dagoeneko egin dituzte bost saio, eta gaur izango da seigarrena, azkenaurrekoa. Lizeaga auzoan egingo dute, Urumea ikastolan, arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara. Lizeaga, Txantxilla, Elizatxo goikoa eta Santa Barbara auzoetako bizilagunak deitu dituzte saiora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!