Azkeneko urteotan kanpoan geratu ondoren, Ohorezko Mailarako igoera fasea jokatu nahi du Hernanik aurten. Eta esku-eskura dauka txartela, azkeneko jardunaldian: gaur Gaztediri irabazi eta erasoko bonusa lortuz gero, barruan izango dira trikoloreak.
Eguerdiko 12:30etan jokatuko dute, Gasteizko Gamarrako zelaian, lehenengo faseari bukaera emango dion partidua. Une honetan laugarren dago Hernani sailkapenean, Getxok atzo jokatu eta irabazi zuelako La Unicaren kontra (43-5), erasoko bonus eta guzti. Gauzak horrela, bost puntuak lortu behar dituzte trikoloreek ere, igoera lehiatzeko hiru postuen artean sailkatzeko, bizkaitarrei aurrea hartuta. Bonusa ez lortzeak, kanpoan utziko lituzke hernaniarrak. Gernikak eta Belenosek dagoeneko ziurtatuta daukate txartela, atzo irabazi baitzuten.
Herriko zaleen animoak beharko dituzte trikoloreek Gasteizen. Bertaratzerik ez dutenek, berriz, internet bidez ikusi ahal izango dute partidua, hemen: