Arraun denboraldia ari da pixkana-pixkana berotzen eta asteburu honetan zita ezberdinak daude. Alde batetik, gaur 12:00etatik 14:00etara Gipuzkoako Batel Ligako hirugarren jardunaldia jokatuko da. Bost ontzi hernaniarrek hartuko dute parte Zarautz Arraun Elkarteak antolatzen duen estropadan. Infantil nesketan batel bat, promesa nesketan bi, promesa mutiletan ontzi mixtoa eta jubenil nesketan beste bat arituko dira.
Bestetik, aulki mugikorrean, Euskadiko Distantzia Luzeko txapelketa jokatuko da bihar Bidasoan, 12:30etatik aurrera. Irundik irtengo dira eta Hondarribiara iritsiko dira. Unax Uralde hernaniarrak Oriorekin egingo du arraun.
Portugaleten traineru jaitsiera izango da bihar, baina Maialen traineruak ez du parte hartuko.