Audifonoek bilakaera harrigarria izan dute, baina oraindik mito askok zalantzak sortzen dituzte behar dituztenengan. Adibidez, adinekoentzat bakarrik direla uste da, entzumen-galerak adin guztietako pertsonei eragiten dienean. Ohiko beste mito bat da audifonoak deserosoak eta deigarriak direla, baina gaur egun diseinuak hain dira diskretuak, ezen pertsona askok ez baitituzte nabaritzen, Bluetooth teknologia aurreratua eta mugikorraren bidezko kontrola eskaintzeaz gain.
Askok uste dute audiofonoek berehala konpontzen dituztela entzumen-arazo guztiak. Tresna bikaina diren arren, egokitzeko denbora behar dute ahalik eta etekinik handiena ateratzeko eta konfigurazioa erabiltzailearen beharren arabera egokitzeko. Audifonoak garestiegiak direlaren ideia ere badago, baina gure zentroan aurrekontu guztietarako aukera eskuragarriak eskaintzen ditugu, baita bezero bakoitzarentzako plan pertsonalizatuak ere.
AUDITEKen, gure egitekoa da mito horiek gezurtatzea eta zure entzumena hobetzea erraza eta eraldatzailea izan daitekeela erakustea. Doako entzumen-probak, aholkularitza profesionala eta audifono moderno ugari eskaintzen ditugu, zure bizitzan arazorik gabe integratzeko diseinatuak.
Une bakoitza hobeto entzun eta gozatu nahi duzu? Bisita gaitzazu AUDITEKen edo deitu 943 38 69 62 telefonora. Hemen gaude entzuteko plazera berraurkitzen laguntzeko!
AUDITEK
ELKANO KALEA, 35 - HERNANI / 943 38 69 62 / www.auditekcentroauditivo.com
