Datorren otsailaren 4an, asteartean, ohitura zaharrari eutsiz, Santa Ageda erronda egitera aterako dira Urumea ikastolako LH3 eta LH4 mailako ikasleak. Lehenik eta behin, zaharren egoitzara joango dira bertako egoiliarrei abestera (10:30etan). Ondoren, herrian barrean ibilbidea egingo dute: Elkano eraikina zegoen eremua, Udaletxeko Plaza, Portalondo, Biteri Kultur Etxea, Tilos eskailera azpian... Ikastolako patioan 12:00etan abestuko dute eta, arratsaldean, ikastolako patioan 16:15ak aldera.