Euskal presoen auzian hainbat aurrerapauso eman dira azken urteotan eta bereziki azken hilabeteetan. Hala ere, oraindik lan handia dugu egiteko euskal preso guztien etxeratze bidean: gradu-progresioak, baimenak, eta abar eskuratzea ez baita erraza. Baina, bereziki, oraindik salbuespenezko legeria aplikatuz, 40 urteko kondena luzea duten presoen egoera edota iheslari eta deportatuen korapiloa behin betiko askatzea da premia handikoa.
Hori guztiagatik, kultur munduko eragileok ere bat egiten dugu euskal presoak etxeratzeko aldarrikapenarekin; ezinbestekoa baita lehenbailehen salbuespen legeria baztertzea eta euskal preso eta iheslarien arazoari behin betiko konponbidea ematea.
Euskal presoak etxera!
Sinatzaileak:
Judith Montero
Ainara Azpiazu
Maite Larburu
Xabi Solano
Markel Oiartzabal
Uxue Apaolaza
Eta beste 56 kultur eragile