Kariguri haur antzerkia eskainiko da gaur, 12:00etatik aurrera, Biterin. Antzezlana hitzik gabekoa da eta adin guztietarako. Sarrerak Biteriko leihatilan edo online erosi daitezke 3,50 eurotan. Ciramagic konpainia kataluniarrak sortutako antzezlana da.
Konpainiako arduradunek dioten bezala bertan ikusi daiteke, «bultzada poetiko bat babesteko eraikitako txabola laburra. Barraskilo batek pazientzia haundiz darama munduaren hasiera. Ametsen mundua. Bidaia kiribila! Bi pertsona, udaberria eta udazkena, gaztetasuna eta zahartzaroa, moteltasuna eta azkartasuna, lurra eta zerua. Kontrakoen dantza kosmikoa. Elkargunea. Hutsaren bizilekua!».
Kariguri mugimenduan dagoen poesia bisuala da, arnasa hartzeko eta iraunkortasunaren magia ikusteko lekua. Gainera, ikusleen irudimena eta harridura eragiten duen ikuskizun iradokitzaile eta parte-hartzailea da.
Magia, txotxongiloak, maskarak, clown-a eta antzerki fisikoa bat eginik soinuzko, ikusizko eta testurik gabeko paisaia bat marrazten du. Material organikoetatik, birziklatuetatik eta musika originalarekin sortutako artisau-lana da Cía Gira Magic-en sorkuntza eta publiko guztientzat egokia.