Hernaniko KZ Guneak 20 ikastaro baino gehiago antolatu ditu

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 25a, 00:00

Otsailerako plangintza plazaratu du KZ Guneak eta parte hartzeko aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da.

 

Hernaniko KZ Guneak 20 ikastaro baina gehiago antolatu ditu herritarrentzat. Otsaileko planifikazioan eskaintza haundia egongo da eta parte hartu nahi duenak izena eman beharko du aldez aurretik.

Denetariko ikastaroak izango dira datorren hilean, eta ohi moduan, eskolak jasotzeko modu ezberdinak ere eskainiko dira: aurrez aurrekoak, urrunekoak, bideokonferentzia bidezkoak. Besteak beste honako ikastaroak eskainiko dira: WhatsApp, bat-bateko mezularitza zure smartphonean; Podcast, sortu zure irrati-kanala; Komunikazio ez-presentzialerako tresnak; Online izapideak Osakidetzarekin; Mekanografia ikasi hutsetik; Argazkiei ukituak eman zure smartphonarekin; Zure bidaia planifikatu; Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak edota LibreOffice-en ingurukoak.

 

Izena emateko bide ezberdinak

Ikastaroetan izena eman nahi duenak bide ezberdinak ditu eskura. Batetik, KZ Gunean bertan, aurrez aurre. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 943 023 650 telefono zenbakira deituta. Telefono bidez ere apuntatu daiteke ikastaroetara 943 023 650 telefonora deituta. Aukera hau erabiltzeko derrigorrezkoa da KZ Guneko erabiltzailea izatea. Web orrian izena ematea da beste aukeretako bat: www.kzgunea.eus. Aukera honetan ere, erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. 

Bestalde, ikastaroetan izena emateko zailtasunak dituztenek eta laguntza behar dutenek bideotutorialak ere badituzte eskura. 

Hernaniko KZ Gunea, (Nafar Kalea 18) otsailean, astelehenetik ostiralera dago irekita, goizeko 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitarte. 

Herritarrek ikastaroen inguruko xehetasunak ezagutzeko eta informazio osatua eskuratzeko KZ Gunearen web orria kontsultatu dezakete: kzgunea.eus/eu/ikastaroak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!