Barrenetxea eta Ansorregi buruz buru, Kripanen

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 25a, 00:00

Banakako Txapelketako kanporaketa jokatuko dute gaur arratsaldean. Punta puntako jaialdia izango da.

 

Punta puntako herri kirol jaialdia izango dute gaur Arabako Kripan herrian. Arratsaldeko 17:30etan hasita, emakumezkoen Banakako Aizkolari Txapelketan arituko da Malen Barrenetxea hernaniarra. Gaurkoan Uxue Ansorregiren aurka arituko da buruz buru, eta irabazten duenak egingo du aurrera. 

Gizonezkoen mailan, Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako saioa izango dute ondorengo bikoteek: Hodei Ezpeleta - Arkaitz Etxebeste eta Mikel Larrañaga - Txomin Amundarain. 

Aizkolariez gain, harrijasotzaileen Banakako Txapelketak ere izango du tartea Kripanen. Emakumezkoen mailan Lierni Osa eta Ainitze Zumeta arituko dira, eta gizonezkoen mailan Paulo Azpiazu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!