EHko finalean arituko dira gaur Eizmendi eta Irazustabarrena

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 25a, 00:00

Amaia Irazustabarrena, artxiboko irudian.

Errekaleorren aurka jokatuko dute, arratsaldeko 18:30etan hasita, Gasteizko Ogeta pelotalekuan.

 

Gaur arratsaldean jokatuko dira Euskal Herriko kluben arteko pala txapelketako finalak. Gasteizko Ogeta pelotalekuan izango dira bi final nagusiak, eta Hernaniko palistak arituko dira emakumezkoenean, txapelketa ederra borobiltzeko asmoz. 

Amaia Irazustabarrenak eta Garazi Eizmendik Errekaleorreko bikotearen aurka jokatuko dute. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da jaialdia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!