Bi jardunaldi jarraian etxean jokatu ondoren, Berriozarrera bidaiatu beharko dute Hernaniko Boleibol Taldeko Euskal Ligako mutilek. Arizmendi taldearen aurka nagusitasun haundiarekin irabazi zuten azken jardunaldian, eta oraingoan ere garaipena lortzeko aukera paregabea dute Nafarroan. Navarboley B taldeak ere garaipen garrantzitsua lortu zuen pasa den asteburuan Bera Beraren aurka, baina sailkapenean Hernani baino pare bat koska beherago dago. Une honetan hirugarren sailkatua da Hernani, 14 jardunalditan 12 garaipen lortu ditu, eta liga amaitu bitartean posturen bat aurreratzeko esperantza mantentzen du.