Mendiriz Mendik eskiko irteera, Portaletera

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 24a, 00:00

Portaletera egingo da irteera otsailaren hasieran.

Mendiko eskiak eta erraketak egingo dituzte otsailaren 1ean eta 2an. 

 

Mendiriz Mendiko kideak aurten, berriro ere, helduentzako eskiko irteera antolatzera animatu dira. Eski irteera asteburukoa izango da Portaleten, otsailaren 1ean eta 2an. Mendiko eskia eta erraketak erabiliko dituzte eta bainuetxera ere joango dira. Gaua Piedrafita eta Jacako aterpean egingo dute.

Lehenengo egunean, otsailaren 1ean, mendiko eskia eta errakatekin ibiliko dira Portaleten. Bigarren egunean, eguraldia eta jendearen mailaren arabera, Portaletera edo Panticosako bainuetxera joango dira.

Goizeko 06:00etan izango da irteera Atsegindegitik. 90 euroko prezioa du irteerak bazkideentzako eta 100 euro bazkide ez direnentzat. Prezioan bidaia (autobusa) eta aterpean pentsio erdia sartzen dira. Materialaren alokairua, forfaita edota janaria norbanakoaren esku geratzen da.

Informazio gehiago: www.mendirizmendi.com webgunean eskuratu daiteke, baita elkarteko bulegoan (Iturregi) eta 943 332 745 zenbakian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!