Hernaniko PSE-EEk mozio bat erregistratu du taxiaren ordenantza aldatzeko eskatuz, zerbitzu «eraginkorragoa eta aldaketa berrietara egokitua» bermatzeko.
Hernaniko taxi-zerbitzuaren kalitateari buruz «herritarrek behin eta berriz egindako kexen ondorioz sortutako ekimena da».
Sozialistentzat, teknologia berriak egokitu behar dira, «herritarrei araututako zerbitzu horretarako sarbidea errazteko, eta Taxiaren Eremu Bereziaren aplikazioak egindako aldaketetara egokitzeko», Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu ondoren.
Beste helburuetako bat da «sektoreko jabe eta langile batzuen gehiegikeriak saihestea, taxiaren erabiltzaileei eta beste profesional batzuei kalte egin diezaieketelako». Hori dela eta, Udal Talde Sozialistak «zerbitzu hori zorroztasun eta zehaztasun haundiagoz arautzearen alde» egin du.
Gainera, PSE-EEk aurkeztutako mozioaren helburua da «ikuskaritzako udal-agintaritzaren kontrol-mekanismo eguneratuak ezartzea, eta indarrean dagoen araudia ez betetzeari aurre egiteko zehapen-araubidea eguneratzea».
Arrazoi horiengatik guztiengatik, Alderdi Sozialistak udal batzorde berezi bat sortzea proposatzen du, Osoko Bilkuran ordezkaritza duten udal talde guztiek eta udal teknikariek osatua. Batzorde horren buru alkatea edo hark eskuordetutako zinegotzia izango litzateke.
Era berean, «hiru hilabeteko epean aldaketak edo, hala badagokio, beste ordenantza bat idazteko eskatzen du, aldi bakar batez luza daitekeena. «Proposamena idatzi ondoren, osoko bilkurari aurkeztuko zaio, aztertu eta onar dezan».
María Jesús Ruiz zinegotzi sozialista ziur agertu da «aldaketa horiek gure udalerrian taxi-zerbitzua garatzen eta hobetzen lagunduko dutela, bai taxi-erabiltzaileei bai sektoreko profesionalei mesede eginez».