Kulturarteko Plaza Feministan No estás sola: la lucha contra La Manada dokumentala eskainiko dute gaur, arratsaldeko 18:00etan. Ondoren, solasaldia ere izango da. 2024ko espainiar film-dokumentala da, Almudena Carracedok eta Robert Baharrek idatzi eta zuzendua, 2016ko San Ferminetan Iruñean gertatutako 'La Manada'ren sexu-indarkeria kasuari buruzkoa.