Kurtso hasierako erakustaldia, Hernani Gimnastika Kirol Klubak

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 23a, 00:00

Igandean eskainiko dute taldeko gimnasta guztiek 11:00etatik aurrera. Bertan azken hilabeteetan prestatu dutena erakutsiko dute.

 

Kurtso hasierako erakustaldia izango dute Hernani Gimnastika Kirol Klubeko gimnastek Hernaniko kiroldegian, datorren igandean, goizean zehar. Erakustaldia goizeko 11:00etan hasiko da, eta bertan, azken hilabeteetan zehar gimnastek prestatu dituzten dantzak ikusi ahal izango dituzte hurbildutakoek. Bide batez, datorren hilabetean dituzten lehiaketei begira prestatzen lagunduko die, eta irrikaz daude orain arte egindako lana erakusteko. 

Prestaketa lanak hasi zituzten kurtso hasieran eta konpetizio ofizialak urtean zehar jokatzen dira. Otsailean hasiko dira lehiaketak, baina apirila, maiatza eta ekaina izaten dira txapelketa gehien jokatzen diren hilabeteak. Udako atsedenaldia eta gero ere txapelketa ofizialak izaten dira batez ere urrian eta azaroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!