'Ipuin haundiak' kontaketa izango da gaur, liburutegian, bi saioetan. Lur Kortaren eskutik lehenengo saioa 17:00etan izango da eta bigarren saioa 18:00etan. Doan izango da, baina gonbidapenak eskuratu behar dira liburutegian edo udal webgunean. 4-6 urte bitarteko haurrentzako dago zuzendua eta 30 haur saioko da muga (gurasorik gabe).