San Sebastian bezperako igandean, lanpetuta ibili zen Iñigo Legorburu, bi sari jaso baititzituen literaturaren bi genero ezberdinetan: bertso-paperak eta narratiba. Mungiako XXVII. San Antontxu bertso-paper lehiaketan, bigarren saria lortu zuen, Sexilioa, euskal lihoa bertso-sortarengatik. Itziarren semea doinuan abesteko sortua, hamabi bertsok osatzen dute sorta. Legorbururen hitzetan, «orain gutxi arte apenas hitz egiten ez zen beste euskal gatazka bat izan dut hizpide: euren sexualitate, identitate edo gorputzengatik herri txikietatik hiri haundietara alde egin behar izan duten pertsona haiei buruz aritu naiz. Haiek ere militantzia, erbestea eta sasia ezagutu dute, eta euren bizitzetako harremanak oso baldintzatuta ikusi dituzte». Aurreneko saria, berriz, Elizondoko Xabi Maiak jaso zuen.
Oiongo ipuin lehiaketan, nagusi berriro
Arabako Oion herrian, berriz, Mundu paraleloak lanak eman zion garaipena Legorbururi. Gaitzat hartu zituen bi emakumeren arteko ahizpatasun ariketek euren bizitzetan eragingo dituen onurak, ordura arte elkarrengandik fisikoki hain gertu baina bakoitza bere errealitatean bizi izan diren bi adinekorekin.
Sari gisa 120 euro eta diploma lortu zituen Legorburuk, eta bigarrenez nagusitu zen, 2021 urtean ere irabazle izan ostean, lehiaketa berean.