Joxe Ramon Berrondo hernaniarrak eta Joxemari Oiartzabal andoaindarrak sortutako bi ereserki estreinatu zituzten Donostiako bi danborradak, San Sebastian egunean zehar. Oiartzabalek konposatutako musikari, Berrondok jarri dizkio hitzak bi piezetan. San Sebastian egunaren gauerdian jo zuen horietako bat Kañoyetan Alde Zaharreko elkarteak. San Sebastian egunean, arratsaldean, Egia auzoko Maria Reina elkarteak 18:00etan estreinatu zuen bi konpositoreek sortutako ereserkia, bigarren pieza.