Hernanik ezin izan zuen Munttarpe liderra garaitu

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 21a, 00:00

Partidu ona egin zuten hernaniarrek, baina ligako liderra nagusitu zen markagailuan: 28-33.

Gutxigatik, baina azkenean garaipenak ihes egin zion Hernaniko Eskubaloi Taldeko seniorren taldeari. Munttarpe liderraren aurka jokatu zuten etxean, eta 28-33 emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka.

Lehenengo fasea amaitzeko bi partidu besterik ez zaizkio gertazen Hernaniri. Sailkapeneko posta eta orain arteko bidea ikusita, Elgoibarren eta Hernaniren artean egongo da bigarren postuaren lehia. Azken jardunaldian elkarren aurka jokatuko dute Hernaniko pistan.

Une honetan hirugarren postuan dago Hernani, hamar jardunalditan sei partidu irabazita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!