Hernaniko Euskal Ligako neskek ez zuten hutsik egin Altzarrateren aurka

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 21a, 00:00

0-4 irabazi zuen Hernanik Laudion. Gizonezkoen taldeak eta Mundarrok, berriz, galdu egin zuten. 

Hernaniko Euskal Ligako neskek bakarrik lortu dituzte puntuak asteburuko jardunaldian. Nagusitasunez irabazi zuten Altzarrateren etxean, 4-0, eta bolada onari jarraipena eman diote hiru puntu baliotsu lortuta. Gizonezkoen taldeek, berriz, kontrako egoeran jarraitzen dute. Hernaniko mutilek 3-0 galdu zuten Anaitasunaren aurka, eta Mundarrok ere ezin izan zuen punturik lortu Getarian (2-1). 

Altzarrate 0-4 Hernani

Hernaniarrak nagusi izan ziren Laudion, eta markagailuan ere islatu zen zelaiko joko ona. Lehenengo zatia berdinduta hasi zuten bi taldeek, eta 37. minutuan iritsi zen Hernaniren lehenengo gola. Malen Lizarragak aurreratu zuen Hernani, eta aurretik iritsi ziren atsedenaldira. Aldageletatik bueltan, Elene Lujanbiok eta Enire Biainek denbora tarte laburrean sartu zituzten euren golak, eta azken minutuetan berezko atean sartu zuen defentsa laudioar batek. Asteburu honetan Zubipera itzuliko dira neskak. 

Anaitasuna 3-0 Hernani

Burua altxatu ezinik jarraitzen dute Hernaniko mutilek. Asteburu honetan ere 3-0 galdu zuten, eta urrian eskuratu zuten azken garaipena. Sailkapeneko hamaseigarren postuan dago taldea. 

Getaria 2-1 Mundarro

Mundarrok ere ez zuen punturik lortu Getariara egindako irteeran. Azken jardunaldietako emaitza kaxkarrekin beherantz doaz astigartarrak. Asteburuan Hondarribiaren etxean jokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!