Santa Barbaran, urteko ohiko batzar orokorra

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 21a, 00:00

Otsailaren 2an egingo dute, eta elkarteko kide guztiei batzarrera agertu eta parte har dezaten dei egin diete.

Hernaniko Santa Barbara elkarteko kideek jakinarazi dute otsailaren 2an egingo dutela urteko ohiko batzar orokorra.

Batzarra elkartearen egoitzan bertan egingo da, bi deialditan. Lehenengo deialdia goizeko 10:00etan izango da, eta bigarrena goizeko 10:30etan.

Santa Barbarako kideek dei egiten diete elkartea osatzen duten gainontzeko kide guztiei ere batzarrera agertu eta parte hartzera: «Elkarteko kide guztiei eskatzen diegu arren batzarrera agertu daitezela eta parte hartu dezatela».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!