Jasota Bezala

Nik sinisten zaitut, guk sinisten zaitugu

Lurdes Barragan Merce eta Marta Luxán Serrano 2025ko urt. 20a, 00:00

Azaroaren 25a pasa zen. Indarkeria matxistaren aurka egiteko, kaleak hartu genituen kazerolada jendetsu hartan. Hala ere, jarraitzen dugu indarkeria matxistaz hitz egiten eta hori bizitzen. Nazkatuta gaude!

Instituzioek, batzuetan, berandu egiten dute esku hartzea; izan koordinazio edo baliabide faltagatik. Gabezia horiek prozesuak asko luzatzen dituzte eta gogorrak diren egoerak are gogorrago bihurtzen dira. Zorionez, indarkeria matxistari aurre egiteko estrategia eta modu ezberdinak sortzen ari gara. Egoera hauek gure ondoan pasatzen direnean, horren aurrean antolatzea aurre egiteko modu bat da.

Antolakuntza horren adibide da Elizatxo auzoko hainbat emakumek egindakoa. Auzoan bizitzen ari zirena mahaigaineratu, elkarren artean antolatu eta eragile ezberdinekin aliantza feministak eta zaintza sareak sortu dituzte. Autodefentsa feministaz ari garenean, horri buruz ere ari gara.

Ezin aipatu gabe utzi gertaerak salatu dituzten emakumeek erasotzailearen aldetik jasaten ari diren jazarpena.

Nik sinisten zaitut, guk sinisten zaitugu.

 

Lurdes Barragan Merce eta Marta Luxán Serrano
Hernaniko Koordinadora Feminista

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!