Baratxuri zoparen sekretua! da Hernaniko Zapotxin pailazoaren ikuskizun berria. Estreinaldia Dobera Euskara Elkartearen eskutik izango da, otsailaren 1ean Hernanin. Bi saio eskainiko ditu Zapotxinek, lehena goizeko 12:30etan eta bigarrena 12:00etan. Saioetako tiketak salgai: https://bibe.me/event/YZoHvKXwpcmQbOGw5ntw/ eta https://bibe.me/event/XP7TNo8kfaZVnrMNZS9c/ helbideetan.
Aurten Zapotxin antzerki taldeak sorginen iruditegiaren gainean ditugun uste okerrak hautsi nahi ditu, eta begirada historiko eta berria eskaini orain arte ipuinek kontatu digutenei.
Musika herrikoek presentzia haundia izango dute antzerkian zehar. Betiko doinu ezagunei hitzak berritu dizkie Iker Ormazabal bertsolariak. Baina ez dira hemengo doinuak soilik entzungo, frantziako eta Mexikoko doinuak ere ekarriko ditu Zapotxinek.
Bestalde, Zapotxinekin batera, Maripanpalona eta beste zenbait pertsonaia ezagutzeko aukera ere izango dute haurrek.