Ostiralera arte egongo da Hernaniko Jabetze Eskolako ikastaroetan izena emateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 20a, 00:00

Emakumeen ahalduntze feministarako 12 ikastaro eskaini ditu aurten Jabetze Eskolak.

 

20. Urteurrena ospatuko du ikasturte honetan Hernaniko Jabetze Eskolak. Aurten emakumeen ahalduntze feministarako 12 ikastaro eskainiko dituzte Kulturarteko plaza Feministan. Ostiralera arte egongo da ikastaro hauetan apuntatzeko aukera.

Otsailetik ekainera bitarte eskainiko dira 12 ikastaroak eta denetariko eskaintza dago. Hauek izango dira eskainiko diren ikastaroak: Filosofia feministak arrazaren bidegurutzean; Lur gainean itzal azpian daudenen garrantzia; Emakume nekazariak argitara, Mugak hausten dituen poesia xuxurlatua; Feminista eta antiarrazista; Irrintzi tailerra; Batukada feminista; Munduko emakumeen literatura; Twerk ikastaroa; Gorputzak dantzan (adinekoei zuzendua); Mendi orientazioa; Abentura gaitezen elkarrekin; Tratu ona erotizatuz eta, zeure barrura begiratu eta hartu arnasa.

Ikastaro guztietatik zazpi euskeraz izango dira (bat zuzeneko itzulpenarekin), bat elebitan eta lau espainieraz.

20. urteurreneko ospakizuna

Hernaniko Jabetze Eskolak 20. urteurrena beteko du aurten, eta ospakizun berezia antolatu dute ekainaren 6rako. Eskolen hastapenak gogoratu dituzte: «Hausnarketarako eta formakuntzarako topagune gisa sortu zen Jabetze Eskola, emakumeen ahalduntze prozesuan eragiteko», diote antolatzaileek. 

Emakumeen topaleku izateaz gain, urteurrena ospatzeko aitzakia ere izango da ekainak 6rako prestatuko dutena.

Izena emateko aukerak

Jabetze Eskolako ikastaroetan izena emateko bi aukera daude: batetik, on-line bidez egitea www.hernani.eus helbidean edota aurrez aurre, Kulturarte Plaza Feministan bertan. Ostiralera arte egongo da apuntatzeko aukera.

Haurren zaintza zerbitzua ere egongo da ikastaroetan, beraz, erabili nahi duenak izena ematerakoan egin beharko du eskaera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!