Hernaniko erretiratuen egoitzan berrikuntzak egingo dira asteartetik aurrera. Bestalde, fumigazio lanak egingo dituzte, beraz, lorategia eta eraikina itxita egongo dira bihar.
Goiz Eguzkiko berriketa lanetan, eraikineko estalkia, goiko terraza eta lehenengo zein bigarren solairuetako leihoak aldatuko dituzte. Asteartean hasiko dituzte lan hauek, hilaren 21ean.
Udalak lan honetarako bideratutako diru kopurua ere adierazi du. Hernaniko Udalak 347.902,98 euro inbertituko ditu herriko adinekoentzako ekipamenduaren hobekuntza lanetan. Bost hilabeteko aurreikuspena dute lanek, baina eguraldiak ere eragina izango du lanen garapenean.
Fumigazio lanengatik itxita
Eraikina berritzeaz gain, fumigazio lanak ere egingo dituzte bihar, Goiz Eguzkin. Lorategian egingo dituzte lan hauek, hori dela eta, eraikina eta parkea itxita egongo dira biharko egunez.