2017 eta 2018an jaiotako haurrentzat eta haien guraso edo heldu erreferenteentzako adimen emozionaleko bigarren ikastaroa hasiko da otsailaren 19an, Donna Apellanizek dinamizatuta. Taldea osatzeko zenbait plaza badaude oraindik, beraz, interesaturik daudenek izena emateko aukera izango dute gaurtik otsailaren 7a arte. Ordu eta erdiko sei saio praktiko izango dira, egun hauetan: otsailaren 19an, martxoaren 5ean eta 19an, apirilaren 2an eta 30ean, eta maiatzaren 14an. Saioak euskeraz izango dira. Informazioa eskuratu daiteke gazteria@hernani.eus helbidean edota 943 33 70 41 telefono zenbakian. Izenemateko https://labur.eus/tailerraemozioak2025 estekan egin daiteke online.