Establezimenduetan euskeraren presentzia haunditzeko laguntzak

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 18a, 00:00

Dirulaguntzak, itzulpen eta zuzenketa zerbitzua eta bestelako euskerazko materiala daude herriko merkatari eta ostalarien esku.

Hernaniko Udalak herriko merkataritza arloan euskararen presentzia normalizatu eta haunditzeko hainbat laguntza eskaintzen ditu, euskara sailaren bidez.

Bost eremu edo arlotako laguntzak ematen ditu Udalak: establezimenduko edo ibilgailuetako errotuluak euskeraz jartzeko dirulaguntza (euskera hutsez jarritako errotuluaren %75a arte -gehienez 400 euro); wegbuneak euskeraz jartzeko dirulaguntza (euskerari gutxienez beste hizkuntzen tratamendua emanda eta lehen orria euskeraz lehenetsita, kostuaren %50 arte -gehienez 450 euro eta lehen orria euskeraz lehenetsita ez badago, %30 arte -gehienez 300 euro); programa informatikoak euskeraz jartzeko dirulaguntza (kostuaren %50 arte -gehienez 750 euro); testu itzulpenak eta zuzenketak (gehienez hiru orrialdeko testuak, dohainik) eta euskerazko materialak (ordutegi txartelak, fakturak, hiztegiak, entrega-agiriak...).

Laguntza hauek establezimendu berriek zein dagoeneko martxan daudenek jaso ditzateke. Eskaerak eta informazioa Udaleko Euskara zerbitzuan (Gudarien plaza, 1. 1. solairua, eskubia), 943 33 70 29 telefono zenbakian edo euskara@hernani.eus helbidean eskuratu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!