Belenosen aurkako partidurako sarrera doan izango da Landaren

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 18a, 00:00

Zaleen babesa beharrezkoa izango da.

Bihar igandean jokatuko da 13:00etan, eta abonatuek jateko pintxo bat dohanik edukiko dute.

Hernanik partidu erabakigarria jokatuko du bihar Belenos asturiarren aurka, Landaren, 13:00etatik aurrera. Azken urteetako garrantzitsuena izango da eta zaleen laguntza beharrezkoa dute. Klubetik partidua 'berotzen' ari dira eta jokalariek bideo bat grabatu dute babesa, animoak eta zaleen garai bateko indarra eskatuz. Ez da martxan jarri duten promozio bakarra. Sarrera doan izango da partidua ikustera hurbiltzen den edonorentzat eta gainera, abonatuek jateko pintxo bat doan izango dute. «Landarera ahalik eta jende gehien jaistea da gure asmoa», diote zuzendaritzatik.

Hiru talde sailkatzen dira igoera fasera eta Hernani hirugarrena da sailkapenean bi partiduren faltan. Hori bai, Getxo da laugarrena eta puntu bakarrera dago, aurretik bi partidu erraz dituelarik. Horrek esan nahi du Hernanin Belenosen aurka eta azken jardunaldian Gaztediren aurka irabazi beharra duela eta bonuseko puntuak lortzea beharrezkoa izan daiteke, nahiz eta irabazi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!