Hernanin ere jokatuko dira Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak. Hiru kanporaketa daude iragarrita oraingoz. Bihar Zintzarrin (22:00) izango da lehendabizikoa, otsailaren 2an Garinen (15:30) jokatuko da bigarrena eta otsailaren 7an Ekosen (22:00) hirugarrena. Izen ematea lehiaketa partiduak hasi baino 15 minutu lehenago itxiko da.