Zapotxinen ikuskizun berrirako sarrerak salgai jarri dira

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 15a, 00:00

Otsailaren 1ean estreinatuko du Biterin, 'Baratxuri zoparen sekretua!', bi emanalditan.

 

Zapotxin pailazoak Baratxuri zoparen sekretua! emanaldia estreinatuko du Biterin, datorren otsailaren 1ean, Dobera Euskara Elkartearen eskutik. Bi emanaldi eskainiko ditu egun horretan; lehenengoa goizeko 10:30etan, eta bigarrena eguerdiko 12:00etan hasita. Lanean ensaiotan dabil Zapotxin azken egunotan, dena ahalik eta hoberen irteteko. «Ikuskizunik ederrena eskai nahi dugu».

10:30etako saiorako sarrerak https://labur.eus/9fuFe esteka bidez erosi daitezke eta 12:00etako saiorako sarrerak https://labur.eus/iABh1. Zapotxin.eus eta dobera.eus webguneetan ere erosi daitezke sarrerak. 

Zapotxinek urduri daramatza azken egunok, izan ere, Mariplanplona sorgina ezagutuko duela dio etengabe. Emanaldian ezagutuko du Maripanpalona, gure herriko sorgin trebe eta lagun ona! Ez dute, ordea, edabe magikorik egingo, ezta erratz gainean hegan egingo, ezta zapoekin zapohizketan egingo. Maripanpalonak Zapotxinen bihotza sorginduko du, ordea.

Zapotxinen bidaiarekin sorginen gainean dugun iruditegia berreraikitzea dute helburu. Baratxuri zopa lapiko bete baten bueltan arituko da protagonista eta zenbait herritar ezagutuko ditu.

Maripanpalona, sorgin trebe eta lagun ona; Kroketa koketa, sukaldari ospetsu eta baserritarra; Xerafino Bonbardino, orkestra zuzendari eta rockanrolero itsua eta Amona Badalona, Kataluinatik etorritako amona maitagarria, goizero euskaltegira bisita egiten duena. Guztien laguntzaz Zapotxinek ezagutuko du sorgin izatea ez dela betiko ipuinek kontatzen dutena.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!