Hernanik azken hiru urteetako partidurik garrantzitsuena jokatuko du igandean, 13:00etan, Landaren Belenosen aurka. Hernanik bost puntu behar ditu liderraren aurka hiru aurreneko postuetan mantendu eta igoera fasera sailkatzeko. Klubetik deia egin diete zaleei Landarera hurbiltzeko.