Asviamiek elkarretaratzea egingo du gaur, Donostiako epaitegien aurrean

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 14a, 00:00

Nervion Industrial enpresak helegitea jarri du epaitegietan, amiantoaren ondorioz hil zen Orbegozoko langile ohi baten senideei aitortutako prestatzio errekarguaren aurka. 

Euskadiko amiantoaren biktimen elkarteak (Asviamie) elkarretaratzea deitu du gaur Donostiako epaitegien aurrean. Goizeko 11:00etan elkartuko dira, Nervión Industrial enpresaren jarrera eta  ezarritako helegitea salatzeko asmoz. 

Gaur ebatziko da epaitegietan Nervión Industrial enpresak jarritako helegitea, zehazki, Patxi Modino hernaniarraren familiari prestazioen errekargua onartzen zion ebazpenaren aurkako helegitea.

Patxi Modinori lanerako ezintasuna aitortu zioten 2019an, biriketako minbizia antzeman eta bi urtetara. Minbizia lanean manipulatutako amiantoagatik izan zela ere aitortu zioten epaiketan, hau da, lan gaixotasunagatik jaso zuen ezintasuna. 2020an hil zen Modina eta familiak prestazioen errekargua eskatu zuen.  

Hernaniarrak amiantoa manipulatu zuen zenbait enpresetan, besteak beste, Sidenor Industrial, Cofivacasa, Montajes Nervión eta Jose María Ucin. 2022an kaleratutako epaiaren ebazpena zera izan zen, enpresa hauek Modinoren familiari 313.185,24 euroko kalte ordaina ordaindu beharko ziotela, lanean amiantoa manipulatzeko zegoen segurtasun faltagatik. Gizarte segurantzak ebazpen bat eman zuen 2023ko maiatzean, kondenatutako enpresei gizarte segurantzaren prestazio guztien %30eko errekargua ordaintzera behartzeko, prebentzio neurriak ez betetzeagatik. 

 

Elkarretaratzea gaur, 
Donostiako epaitegietan

Ez da lehenea ez eta azkena izango Asviamieko kideak Donostiako epaitegietan elkartzen direna. Gaurkoan, Modinaren familiak eskatutako errekarguaren aurka jarritako helegitea salatuko dute. Baita, bide batez, minbizia sortzen duten substantziei aurre egiteko Prebentzio Planak sustatzeko ere baliatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!