Sara Hurtadoren kartelak iragarriko ditu inauteriak

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 14a, 00:00

Herritarren botoak zenbatuta, Sara Hurtado Tejedor izan da Hernaniko inauterietako kartel lehiaketako irabazlea. 

297 hernaniarrek eman dute bozka lehiaketan eta Hurtado izan da aurkeztutako lau karteletatik bozka gehien jaso dituena, eta beraz, berak diseinatutako kartelak iragarriko ditu 2025eko Hernaniko inauteriak.

Inauteriak iragartzeaz gain, 750 euroko saria jasoko du Hurtadok. Sariaren erdia eskudirutan jasoko du eta beste erdia Berriak elkarteko establezimenduetan erabili izan ahalko du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!