Sagardotegietako autobusen ordutegia

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 14a, 00:00

Urtarrilaren 24etik apirilaren 26ra, ostiraletan eta larunbatetan egongo da autobus zerbitzu berezia.

 

Martxan da 2025eko Txotx denboraldi berria eta bailarako herriak ere prestatzen dabiltza astebururo ehunaka bisitari jasotzeko. Urtero lez, autobus zerbitzu berezia eskainiko du Hernaniko Udalak sasoi honetarako. Zerbitzu berezia ostiraletan eta larunbatetan izango da, urtarrilaren 24tik apirilaren 26ra bitarte. 

Autobusak Osiñagako sagardotegiak biltzen dituen ibilbidea du: Itsas-Buru, Loidiko zubia (Olaizola), Altzueta, Iparragirre, Elorrabi eta Goiko Lastola. Zinkoenea plazako geltokitik aterako da autobusa eta txartelak autobusean bertan hartzen dira 2,5 euroren truke; Mugi txartelarekin ordaindu daiteke. Ostiraletan arratsaldeko 20:30etan eta 21:00etan izango dira irteerak, itzulerak berriz, gaueko 23:30etan eta 00:00etan. Larunbatetan eguerdiko 13:30etan eta 14:00etan irtengo da autobusa eta itzulera 17:30etan eta 18:00etan. Gauean berriz, irteera 20:30etan eta 21:00etan; itzulera gaueko 23:30etan eta 00:00.

Hernaniko Larre-Gain sagardotegira joateko autobusa ere martxan izango da Txotx denboraldi osoan zehar. Larunbatetan irteera egingo du Biteritik (Elkano kalea) eguerdiko 13:30etan eta 20:30etan. Itzulerak Larre-Gaindik arratsaldeko 17:45etan eta gaueko 00:00retan izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!