Kulturarteko Plaza Feministak 'Dardarak artxiboan' erakusketarekin inauguratuko du bihar 2025eko egitaraua. Dagoeneko urtarrilean izango diren ekintzak aurreratu ditu, taretan: izen-emateak, dokumental proiekzioa eta Venezuelari buruzko hitzaldiak inauguratuko dute egitaraua.
'Dardarak artxiboan' erakusketak Katalina Belauntzakoaren eta Maritxu Oiartzungoaren kasua azaltzen du. Bertan, 500 urtez isildutako genero eta sexu disidentzien inguruko ibilbidea ezagutzeko aukera izango dela azaldu dute antolatzaileek. Joana Aurrekoetxeak, Karmele Mitxelenak eta Irene Iruretak aurkeztuko dute lana bihar, arratsaldeko 18:00etan. 1503ko dokumentu judizial batetik abiatuta album ilustratua eta erakusketa ondu dute hiruren artean.
Dokumentala eta Venezuelari buruzko hitzaldia
Hilaren 24an 'No estás sola: la lucha contra La Manada' dokumentalaren proiekzioa izango da arratsaldeko 18:00etan, eta ondoren, solasaldia ere egingo dute. Hilaren 30ean Glenna Cabello Venezuelako Bilboko kontsula izango da Kulturarteko Plazan, eta Venezuelari buruzko hitzaldia eskainiko du arratsaldeko 18:30etan hasita.
Tailerretan izena-emateko sasoia izango da
Izen-emateen hilabetea ziaten da urtarrila, baita Kulturarteko Plaza Feministan ere: hilaren 13tik 24ra Emakumeentzako Jabetze Eskolako udaberriko ikastaroetan izena emateko aukera egongo da. Bestalde, hilaren 31era bitarte, haurdunaldia eta erditzeondoa bizi eta partekatzeko tailerrean izen-ematea izango da.