Pentsiodunak gaur itzuliko dira protestara

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 13a, 00:00

Gabonetako etenaren ondoren, Hernaniko udaletxeko arkupeetan elkartuko dira gaur pentsiodunak.

Gabonetako atsedenaldiaren ondoren, gaur itzuliko dira kontzentrazioetara Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko kideak. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako elkarretaratzeez gain, 75 herritan ere izango dira protestak.

Horien artean dago Hernani; ohiko modura, eguerdian udaletxeko arkupeetan elkartuko dira pentsiodunak. Mugimendutik kontzentrazioarekin bat egiteko deia egin dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!