Bederatzi jarduera egingo dituzte Gaztelekuan hilabetea amaitu bitartean

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 13a, 00:00

Astearen arabera, hiru edo lau jarduera egingo dituzte hilabetea bukatu bitartean.

Urte berriak egitarau berria eskatzen du, eta halaxe egin dute Hernaniko Gaztelekuko kideek. Pasa den astean estreinatu zuten 2025eko programazioa, eta datozen asteetan bederatzi jarduera egingo dituzte.

Gaztelekuan bertan izango dira gehienak: koloretako gatzontzien tailerra, domino jolasa, bingo musikatua edota mihiluze jolasa. Hala ere, urtarrilaren 18an zinemara joango dira.

Zenbait jardueratan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik Gaztelekuan izena ematea.

 

GAZTELEKUA: URTARRILA

HERNANI

URTARRILAK 15

17:00 Koloretako gatzontziak egiteko tailerra.

URTARRILAK 18

16:30 Zinemara irteera.

URTARRILAK 19

17:00 Domino jolasa.

URTARRILAK 21

17:00 Ping pong txapelketa.

URTARRILAK 23

17:00 Egurrezko koadroak egiteko tailerra.

URTARRILAK 25

16:30 Crumble cookie.

URTARRILAK 26

17:00 Pelikula eta palomitak.

URTARRILAK 29

17:00 Bingo musikatua.

URTARRILAK 31

17:00 Mihiluze jolasa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!