Hernaniko Udalaren paperezko euskarri batzuk udal eraikinetan jaso beharko dira aurrerantzean

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 13a, 00:00

Eskuragarri daude dagoeneko bi programazioak.

Etxeetara bidaltzen den paper kopurua murrizteko asmoz hartu du erabakia Hernaniko Udalak. Bertan eskuratu ahalko da ekainera arteko kultur programazioa, besteak beste.

Orain arte Hernaniko Udalak etxez etxe banatu izan dituen zenbait euskarri udal eraikinetan eskuratu ahal izango dira hemendik aurrera. Paperaren gehiegizko erabilera murrizteko hartu du erabakia Udalak, eta urtarriletik ekainerako kultur programazioarekin eta Garbigune mugikorraren egutegiarekin egin du lehenengo proba.

Iaz egindako diagnostiko baten emaitza ikusita egin du aldaketa Udalak: «Bai Udal arduradun politiko, tekniko eta herritarrak, bat etorri ziren Hernaniko Udalak etxeetara paperezko euskarri asko bidaltzen duela eta kopuru hori murriztu behar zela», azaldu dute.

Hala ere, erronkaren bigarren zatia herritarren informatzeko erraztasuna mantentzea izan da: «Horregatik, euskarri horiek ez dira desagertuko, baizik eta banaketa puntu jakinetan jaso ahal izango dituzte herritarrek».

Udal eraikinetan jaso ahalko dituzte herritarrek euskarri fisiko horiek, eraikin edo zerbitzu bakoitzaren ohiko ordutegian.

NON JASO DAITEZKE?

Biteri Kultur Etxea

Euskararen Faktoria

Haur, Nerabe eta Gazteria saila

Ereñotzuko udaletxea

Hernaniko Zerbitzu Sozialak

Herritarren Harrera Zerbitzua

Kulturarteko Plaza Feminista

Plazara gunea

Sagastialdeko Libgunea

Sandiusterri eraikina

Udal euskaltegia

Udal kiroldegia

Zikuñagako Libgunea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!