Bihar irekiko dute haurdunaldia eta erditzeondoa bizi eta partekatzeko tailerrean izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 12a, 00:00

Beste urte batez haurdunaldia eta erditzeondoa bizi eta partekatzeko tailerra egingo dute Hernanin. Otsailaren 2an hasiko dira saioak, eta bihar irekiko dute izena emateko epea.

Josune Martirena Sagastibeltzak eta Marijo Artola Lizarazuk dinamizatuko dute tailerra: «Helburuak, besteak beste, haurdunaldiko eta erditzeondoko anatomiari eta garapenari buruzko informazioa ematea, haurdunaren eta bidelagunaren benetako beharrak identifikatu eta adierazteko tresnak ematea, eta hausnarketarako gune bat eskaintzea dira».

Izena emateko otsailaren 10eko astean gutxienez 12 asteko haurdunaldia izan behar da. Asteazken arratsaldetan izango dira saioak, 17:30etatik 19:30etara, Kulturarteko Plaza Feministan.

Izena emateko KPFra bertaratu, kulturartekoplazafeminista@hernani.eus helbidera idatzi, 943 33 70 17 telefonora deitu edo www.hernani.eus/tailerrak-eta-ikastaroak webgunean inskribatu behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!