Onddiko bira egingo dute gaur Mendiriz Mendiko kideek

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 12a, 00:00

Hernani ezagutuz dinamikaren barruan, Onddiko bira egingo dute gaur goizean Mendiriz Mendiko kideek. Goizeko 08:00etan abiatuko dira Atsegindegitik, eta 16 kilometroko ibilbidea osatuko dute (5 ordu ingurukoa). Aparteko zailtasunik gabeko irteera izango da. «Urtea hasteko, eremu zoragarri hau ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Anima zaitez!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!