Haurdunaldia eta erditzeondoa bizi eta partekatzeko tailerra

Kronika - Erredakzioa 2025ko urt. 11a, 00:00

Tailerraren edizio berria, otsailaren 2an hasi eta ekainaren 18ra arte izango da, asteazken arratsaldeetan.

Hernaniko Udaleko Berdintasun sailak haurdunaldia eta erditzeondoa bizi eta partekatzeko tailerra antolatu du aurten ere, Josune Martirena Sagatibeltza eta Marijo Artola Lizarazuk dinamizatuta.

Tailerraren helburuak, besteak beste, haurdunaldiko eta erditzeondoko anatomiari eta garapenari buruzko informazioa ematea, haurdunaren eta bidelagunaren benetako beharrak identifikatu eta adierazteko tresnak ematea, eta hausnarketarako gune bat eskaintzea dira.

 

Haurdunentzako eta bidelagunentzako

Haurdunentzako eta bidelagunentzako tailerrean izena eman dezakete otsailaren 10eko astean gutxienez 12 asteko haurdun daudenek eta haien bidelagunek.

Tailerra otsailaren 2tik ekainaren 18ra izango da, asteazkenetan (17:30-19:30), Kulturarteko Plaza Feministan. Ariketak, talde dinamikak, landutako gaiei bruzko materiala, erlaxazio teknikak... landuko dira saioetan, euskeraz.

 

Izenematea urtarrilaren 13tik 31ra izango da

Izenematea etzi astelehenean hasiko da, urtarrilaren 31ra arte. Izenemateko modu ezberdinak daude. Aurrez aurre eman daiteke izena Kulturarteko Plaza Feministan (Florida, 28) bertan. E-maila ere erabili daiteke kulturartekoplazafeminista@hernani.eus helbidean. Telefonoz ere eman daiteke izena  943 33 70 17 zenbakian. Azkenik, online ere egin daiteke, www.hernani.eus/tailerrak-eta-ikastaroak webgunean. Ikastaroaren prezioa 35 euro da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!